Torreberri gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Baleike 2018ko uztailaren 24a

800 euroko kalte ekonomikoa eragin du lapurretak. Erasoaren aurrean "gogor erantzutera" deitu dituzte herritarrak. 

Torreberri gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute. Guztira, lapurretak 800 euro kalte ekonomikoa eragin duela uste dute gaztetxeko kideek. 

Erasoaren aurrean "gogor erantzutera" deitu dituzte herritarrak. Gertatutakoaren inguruko xehetasunak ostegunean emango dituzte, 20:30ean Amaia plazan eskainiko duten prentsaurrekoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide