Euskal Herriak eman dituen bi artista handienetakoak dira Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza. Lehenaren kasuan, Estanpazioaren mundua ikertuko dute bere grabatuetan erabiltzen zituen forma geometrikoak landuz. Itxuran soilik oinarrituta eta koloreak alde batera utzita gure artelan propioak sortuko dituzte.
Jorge Oteizari dagokionez, euskal artista honen lana ezagutzeko hain famatuak diren 'Kutxa Hutsak' bezalako
eskulturak sortuko dituzte, txartel baten barruan atera egiten diren irudi geometrikoak edo hutsune
interesgarriak dituzten kuboak bezala errepresentatuz. Eskultura txiki hauek sortzeko kolorea eta formarekin esperimentatuko dute.