Orion egingo den Batelero egunean hartuko du parte Beduolak

Baleike

Asteburu honetan, larunbatean eta igandean, ontzi tradizionalei buruzko hainbat ekitaldi egingo dira Orion, bertan ospatuko duten Batelero egunean. Larunbat goizeko lehen orduetan hasi eta igande iluntzera arte irteeretan parte hartzeko eta nabigatzeko aukera izango dute.

Orioko hitzorduan hartuko du parte Zumaiako Beduola ontzi tradizionalen elkarteak. Bost ontzirekin izango dira zumaiarrak Orion: Magallanes, Ilunabar, Juan Luis, Ramontxu eta Mamy. Ontzietako batzuk itsasoz joango direla eman dute aditzera, beti ere eguraldiak laguntzen badu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide