Julen Izarrak Heineken Jazzaldian jo du Trizak hirukotearekin

Baleike

Julen Izarra Zumaiako bizilagunak badaki zer den Heineken Jazzaldian jotzea. Aurretik ere beste talde edo proiektu batzuekin igo da oholtzara. Atzo, Jazzaldiaren lehen egunean, Zurriolako Coca Cola agertokian izan zen Trizak izeneko proiektuarekin. 

Jon Piris baxu-joleak, Hasier Oleaga bateria-joleak eta Julen Izarra saxofonista berak osatzen dute Trizak hirukotea. Iaz atera zuen lehen diskoa, taldeak bezala, Trizak izena duena. Eguzkia ezkutatzen ari zela entzun ahal izan zen beraien jazz doinuak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide