Argazki Lehiaketako erakusketa zabalduko da bihar

Baleike

Emakumea izan da Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketako gaia, eta bihartik aurrera lehiaketan parte hartu duten lan onenak ikusteko aukera izango da Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. 

Erakusketa hau ostiraletik abuztuaren 14era bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:30etik 20:30era. Bihar bertan, 19:00etan, lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egingo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide