'La revolución silenciosa' eta 'Hotel Transilvania 3', asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko uztailaren 27a

Asteburu luze honetan bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: helduek La revolución silenciosa pelikula alemaniarra ikusi ahal izango dute, eta haurrek marrazki bizidunen Hotel Transylvania 3

La revolución silenciosa 1956ko Berlinen kokatzen da. Bost urte falta dira harresia eraikitzeko. Alemaniar ikasle talde batek Hungariako Iraultzan hildako biktimekiko elkartasuna adieraztea erabakiko du: horretarako, minutu bateko isilunea egingo dute klasean. Elkartasun keinua altxamendu moduan ulertuko dute, ordea, eta arazoak eragingo ditu.

Pelikula hau honako ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta asteartean 19:30ean. 

Hotel Transylvania 3Munstro familia luxuzko itsas bidaia bat egitera doa. Azkenean, Dracek hoteleko lana aldi baterako ahaztuko du. Opor lasaiak izango dira, hasieran, baina amesgaizto bihurtuko dira: Mavis, Dracen alaba, ohartuko da aita, ontziko kapitainarekin maitemindu dela. Hark, sekretu arriskutsu bat gordetzen du.

Ordutegia: larunbatean, igandean, astelehenean eta asteartean 17:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide