Aitzuriko aireztapena hobetzeko neurriak hartu dituzte

Baleike 2018ko uztailaren 27a

Aitzuri frontoiaren aireztapen sistemak kritika ugari eragin ditu zaletuen eta pilota munduan mugitzen direnen artean. Bero egin izan duen egunetan labe bihurtzen dela salatu dute hauek.

Horren jakitun eta egoera konpondu nahian Udalak neurriak hartu ditu. Hala, Udaletik adierazi dutenez, hiru aire erauzgailu jarri ditu bertan barneko airea mugitu eta bero sentsazio hori apaltzeko. Sistema dagoeneko funtzionamenduan dagoela aipatu dute Udaletik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide