Beduolako lagunak Orioko Batelero egunean dira

Baleike 2018ko uztailaren 29a

Argazkia: Jabier Zabaleta

Batelero Eguna ari dira ospatzen asteburuan Orion eta, nola ez, bertan da Zumaiako Beduola elkarteko ordezkaritza bat. Bost txalupa ari dira parte hartzen ontzi tradizionalei zuzendutako egun honetan. Batzuk itsasoz eraman zituzten astean zehar eta besteak gurdian mugitu dituzte. 

Gaur ere izango dute nabigatzeko aukera. Bazkalondoren, 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da ontzietara igo eta ibaian gora eta behera aritzeko parada.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide