Hondartzetako sorosleek herritarren babesa jaso dute

Baleike 2018ko uztailaren 29a

Argazkiak: ELA Urola Kosta

Hondartzetako sorosleek gaur hasi dute hiru eguneko greba deialdia. Lan baldintzak hobetzea eskatzen dute sorosleek neurri honetan. Zumaian lan egiten duten 12 lagunek egin dute bat deiarekin eta gaur, igandean eta grebaren lehen egunean, Itzurunera bertaratutakoen bultzada jaso dute. 

Goizean zehar bandera gorriak igo dituzte sorosleek greban parte hartzen duten Gipuzkoako hondartzetan. Ez itsasoaren egoeragatik, baina bai ezarritako gutxiengo zerbitzuengatik ohikoak baino sorosle gutxiago zeudelako lanean. Bainua hartzera uretara sartu direnei kontuz ibiltzeko eskatzen zitzaien bandera honen bidez. 

Lan baldintzen hobetzea eskatzeko ari dira sorosleak greba hau egiten. Zumaiako kasuan, 9,5 ordu sartzen dituzte egunero eta soldata ez da 1.000 eurora heltzen. Igerilekuetako sorosleen lan baldintzetara eta soldatetara hurreratzea eskatzen dute, besteak beste, hondartzetako sorosleek. Igerilekuetako langileek hondartzetakoek baino 500 euro inguru gehiago kobratzen dute hileko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide