BIDEOA: Stonerra jazzaren erresuman

Baleike 2018ko uztailaren 29a

Zer da zehazki jazza? Inor ez da gai izango galdera hori erantzuteko. Jazzak badu musika klasikoaren ukitua. Bluesa eta soula ere jazzarekin lotu daitezke; afrikar doinuekin ere uztartu da, eta baita rockarekin ere historiako une batzuekin. Stoner rocka jazza denik, ordea, inor gutxik esango du. Voltaiak Heineken Jazzaldian eman duen kontzertura hurreratu diren askori gutxi inportako zitzaion hori, Zumaiako rock hirukotearen kontzertuarekin disfrutatu baitute. 

Katapulta plataformari esker jo du Voltaiak Jazzaldian, Alderdi Ederren, udaletxe aurrean kokatutako Skoda gunean. Jazzetik soulerako bidaia eskaintzen zuen agertokian rock eztanda protagonizatu du Unai Eizagirrek, Jon Brakamontek eta Pablo Sanchezek osatutako hirukoteak. Erortzen diskoa aurkezten izan dira. Kontzertua diskoko lehen bi abestiekin hasi dute, Erortzen eta Elkartu izenekoak. Aurreko diskoetako abestiak ere erori dira ia ordubete iraun duen kontzertuan.

Entzule batzuk lehen abestirako, edo danbor baxuaren lehen astindurako alde egin dute, baina joan diren bakoitzeko beste bi inguratu dira. Bideo honetan kontzertuko pasarte bat entzun dezakezue, Elkartu abestia jo dutenekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide