'Musik ta Flow', Itzurungo iluntzea girotzen

Baleike

Margoa eta musika uztartzen dituen 'Musik ta Flow' bikoteak emanaldia eskaini du gaur, Itzurungo hondartzako Enbata tabernan.

Reggae doinuek gidatuta, margolan koloretsua osatu du Goretti Aranburu margolariak. Lekuak eta musikak gidatuta sortzen du: "Buruari eramaten uzten diot. Margolan abstraktuak sortzen ditut batzuetan, figuratiboagoak bestetan". Inprobisazioa da bere margoen abiapuntua, eta marra bakoitza "bere lekuan dagoela onartzen" ikasi du proiektuaren bitartez. Argazkietan ikus daitekeenez, margolan koloretsua osatu du Aranburuk Itzurungo hondartzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide