Hernani (eta Zumaia) garaile Loiolako estropadan

Baleike 2018ko uztailaren 31

Asteburu honetan Donostiako Loiola auzoan ospatutako festetako egitarauaren barruan, batel estropada jokatu zen Urumea ibaian. Jubenil neskatan Hernaniko ontzia izan zen irabazlea. Garaipenaren zati bat Zumaiari dagokiola ere esan daiteke, bateleko bost lagunetatik hiru zumaiarrak zirelako.

Estropada honetan June Torre, Naia Urbieta eta Aintzane Olaizola zumaiarrak aritu ziren Hernaniko ontzian. Pozik itzultzeko arrazoia izan zuten hiru gazteek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide