Azken urteotan bezala, Klarinete maratoiak antolatzen duen laukote lehiaketako irabazleak eman du hasierako kontzertu hau. Lez taldea Laukotea Malen Trenadok, Andone Martiarenak, Nahikari Martinek eta Oihan Espinak osatu dute eta estilo ugariko programa eskaini dute: Brahms edo Haydn, baina baita klezmer doinuak edota Nino Rotaren musika.
Jaialdiak bihar jarraituko du San Pedro Abesbatzak parrokian emango duen kontzertuarekin (20:30ean).