Gaueko autobus zerbitzua jarriko dute Itziarko Kopraixak direla eta

Baleike

Abuztuaren 4tik aurrera ospatuko dira Kopraixak Itziarren. DB45G autobus lineak zerbitzu bereziak eskainiko ditu 4ko eta 8ko gauean. 

Jaien ospakizuna dela eta, Deba, Itziar eta Zumaia arteko gaueko autobus zerbitzua jarriko dute. Taxien geralekuaren aurrean egingo du geldialdia autobusak Deban; N-634 errepidean, Ostatuaren aurrean geratuko da Itziarren; eta Zumaian, Patxita Etxezarretako Donostiako noranzkoan geldituko da. Ordutegia ikusteko, klikatu hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide