Urola Kostako pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Azpeitian

Baleike 2018ko abuztuaren 1a

Urola-Kostako Pentsiodunen eta Jubilatuen Plataformak deituta, elkarretaratzea egin dugu gaur, asteazkena, goizeko 10:00etan, Azpeitiko udaletxearen aurrean.

 

Egunean zehar Bakartxo Tejeriari, Eusko Legebiltzarreko presidenteari idazki bat eman diote Iñigo Urkullu Lehendakariari helarazteko asmoarekin.

Idatzi horretan pentsiodunek azken urte erdi luze honetan bultzatzen dituzten aldarrikapenak jasotzen dira. Horien artean 1.080 euroko pentsioak ezartzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide