Aitona Perikok irabazi du Kabra eta dontzeilen lehiaketa

Baleike

Anade ehiza eta arrantzak udaro antolatzen dituen arrantza lehiaketetatik lehena jokatu da gaur goizean, Kabra eta dontzeilen 43. lehiaketa, hain zuzen ere. Sei izan dira eguna esnatzearekin batera itsasora atera diren ontziak.

Eguerdian bukatu da arrantza egiteko denbora eta behin lehorrean pisaketa egin da Anade elkartearen aurrean. Sailkapena honela geratu da:

1. Aitona Periko. 199 pieza eta 19.488 gramo = 19.687 puntu.
2. Spar. 122 pieza eta 14.388 gramo = 14.510 puntu.
3. Egutera. 113 pieza eta 11.342 gramo = 11.455 puntu.
4. Patruxi. 95 pieza eta 8.253 gramo = 8.348 puntu.
5. Borda. 73 pieza eta 7.601 gramo = 7.674 puntu.
6. Kaskabeltza. 89 pieza eta 6.458 gramo = 6.557 puntu.

Guztira arrantzatutako piezak 691 izan dira eta pisua 67,530 kilo. Lote onenaren saria Spar ontziarentzat izan da, 117,93 gramo arraineko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide