Jose Mari Beobide musikagile eta organo jotzaile zumaiarra omentzeko kontzertua emango dute gaur Mari Carmen Azpeitiak, Santiago Bandak eta Iker Gonzalezek, Musika Jaialdiaren barruan. 1882an Zumaian jaio zen Beobide, kanpoan garatu zuen bere ibilbide musikala. Herrian bertan musikagilearen talentua, ibilbidea eta musika ezagutarazte aldera antolatu dute ekitaldia.
Bestelako ekitaldiak ere izango dira gaur. Materia 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerra emango dute goizeko 11:00etan Oxford aretoan, eta Kantu kontari: Ezberdin bezain eder eskainiko dute 18:30ean Mari kalean.