'Mamma mia! Una y otra vez’ pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko abuztuaren 3a

Asteburu honetan Mamma mia! Una y otra vez pelikula emango da Aita Mari zinean. 2008ko pelikula arrakastatsuaren bigarren emaitza da hau.

Zuzendaria: Ol Parker. Aktoreak: Amanda Seyfried, Lily James, Christine Baranski, Julie Walters. Iraupena: 108 minutu. Generoa: Musikala. Herrialdea:Erresuma Batua. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Mamma Mia: Here We Go Again!'.

Mamma Mia filmak kontaturiko istoriotik bost urte pasatu direla, Sophie Greziako Kalokairi uhartean dago, bere amaren etxea kudeatzen. Skyrekiko harreman gatazkatsuaz hausnartuko du, bere aita Sam, Bill edo Harry ote den ikertuko du, eta amona ezagutuko du.

Ordutegia: Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide