BIDEOA: Marea Urdinaren dokumentala aurkeztu dute

Baleike

Marea Urdinak autismoaren inguruko sentsibilizazio kanpaina koloretsua burutu du urte honetan. Ekitaldi handia uztailaren 7an eta 8an gauzatu zuten. Asteburu horretan Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatu zuten igerian, Saturraranen hasi eta Hondarribian bukatu arte. 

Zeharkaldi horretan 70 igerilari baino gehiago aritu ziren erreleboak ematen. Horiei beste 400dik gora igerilari gehitu zitzaizkien Deban, Zumaian, Zarautzen eta Donostian, eta beste ehunka lagun kostaldera hurreratu ziren beraien bultzada ematen. 

Bidaia handi horren berri ematen du Marea Urdinak atzo gauean aurkeztu zuen dokumentalak. Ikus-entzunezko honen bidez igeri egin dutenei eta "bestetik urte osoan zehar lagundu eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona” adierazi nahi diete antolatzaileek. Bestetik, zeharkaldian bizi izan ziren "momentu zoragarriak betirako gorde” nahi izan dituzten, "bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat bizi araztea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide