Gala Gaueko argazki txokoa egingo da bihar Alondegi aurrean

Baleike 2018ko abuztuaren 3a

Azken urteotan bezala, argazki txokoa egingo da Gala Gauean. Dotore jantzi eta bihar, 19:30ean hasi eta 21:30ak arte, Oxford aurrean jarritako oholtza txikira igo eta argazki bat ateratzeko aukera izango duzue. Argazki horiek guztiak Baleike.eus webgunera igoko ditugu igandean eta han izango dituzue eskura. 

Musika entzuteko aukera ere izango da biharko Gala Gauean. Argazki txokoan zehar Ibon Gurrutxaga DJaren saioa izango da. 19:30ean baita ere, Eusebio Gurrutxagan hasita, kontzertu ibiltaria egingo du Cumbiam’bero taldeak. 22:30ean, Son L.T. taldearen musika latinoa egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. Amaitzeko, gauerdian, Galako diskoteka egingo da Kofradian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide