'Ezberdin bezain eder' ipuin musikatua, txikienen gozamen

Baleike

Musika Jaialdiaren barruan antolatu dute kontakizuna eta musika uztartzen dituen ikuskizuna.

3 eta 10 urte bitarteko haurrei eskainitako Ezberdin bezain eder ikuskizuna izan da Mari kalean. Ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbiltzeko aukera izan dute txikienek ipuin musikatuaren bitartez. Kontakizunaren hariari segika, zuzeneko musika izan da istorioaren bidelaguna.

Jose Maria Beobide musikagilea omentzeko organo kontzertuarekin jarraituko du Musika Jaialdiaren egitarauak. Gaur izango da, 20:30ean parrokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide