Goikoetxea eta Portet txapeldun Hossegorren

Baleike 2018ko abuztuaren 4a

Jai Alai World Tour zirkuituko bigarren finalean aise gailendu zen zumaiarra. Grand Slam-eko finalaurrekoa jokatuko du gaur Lekerikarekin, Gernikan. 

Atzo jokatu zuten Goikoetxeak eta Portetek Jai Alai World Tour zirkuituko bigarren finala, Hossegorren. Bolada onean jarraitzen du zumaiarrak: beste erakustaldi bat tarteko, Barandika-Etcheverry bikoteak ezer gutxi egin ahal izan zuen jokoari eusteko. 15-9 eta 15-8 irabazi zuen azkenean Goikoetxea-Etcheverry bikoak. 

Gernikako Grand Slam-a jokatuko du gaur zumaiarrak. Lekerikakin arituko da, Beaskoetxea eta Ekhi aurkari dituela. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide