Bihar eguerdira arte salduko dituzte 'Sapere Aude Sinfonietta'-ren kontzerturako sarrerak, Turismo Bulegoan

Baleike

Musikarien elkarguneak Joaquin Rodrigoren 'Concierto de Aranjuez' eta Bethoveenen '7. sinfonia' aukeratu ditu Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen eta haien senitartekoen aldeko kontzerturako.

Bakarlari gisa, Carmen Becerra gitarra jotzaileak hartuko du partebertan, eta hainbat filmen musika bandak egiten dituen Fernando Velazquez getxoztarrak izango du orkestra zuzentzeko ardura.

Bihar eguerdira bitarte salduko dituzte kontzerturako sarrerak, 10 euroan Turismo Bulegoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide