Zozkatu ditugu Gala Gaueko erosketa txartelak

Baleike 2018ko abuztuaren 6a

Pasa den larunbatean egindako Gala Gaueko argazki txokoan izena eman zuten guztien artean Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak emandako 25 euroko lau txartel zozkatu dira. 

Gaur egin dugu zozketa eta saridunak hauek dira: Zuriñe Mendizabal, Julen Carrasco, Alaine Calvo eta Luis Mari Yeregi.

Sariak ostegun honetan, goizeko 11:00etan, banatuko dira Alondegian. Saridunek bertara azaldu beharko dute txartelak eskuratzera.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide