AUDIOA: Iker Gonzalez Cobeagaren 'Ultreia et Suseia'

Baleike 2018ko abuztuaren 6a

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, pasa den ostiralean organoa izan zen protagonista. Aurten Musika Jaialdiak omentzen duen J.M. Beobide konpositore zumaiarren obrak jo ziren parrokian. 

Horiez gain, Iker Gonzalez Cobeaga zumaiarrak beste obra bat aurkeztu zuen, Ultreia et Suseia izenekoa. Obra hau Antxon Gonzalez Gabarain eta hark idatzi zuen El gran caminante liburua gai bezala hartuta dago. 

Kontzertuaren aurretik egindako grabazio honetan Iker Gonzalez berak obraren lehen hiru mugimenduetako musika zatiekin nahasketa bat jasotzen da. Hemen entzun dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide