Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua.
Raquel Anduezak eta Jesus Fernández Baenak 2010ean sortu zuten talde hau musika barrokoa interpretatzeko asmoaz, estilo musikal eta errepertorio horretan espezializaturiko espainiar eta atzerritar musikari hoberenekin. Taldekideak mundu osoan famatuak diren orkestra eta talde ospetsuetako kideak dira, hala nola: Hespèrion XXI, Al Ayre Español, Sevillako Orkestra Barrokoa, Private Musicke, Orchestra of the Age of the Enlightment, L‟Arpeggiata....
Raquel Andueza sopranoa da eta taldearen ardatz nagusia da. Mundu osoko auditorio eta jaialdi handietan aritu dira: Madril, Berna, Berlin, Kolonia, Paris, Brujas, Palma de Mallorca, Mosku, Helsinki, New York, Donostia, Innsbruck, Sevilla, Chicago, Brusela, Lyon, Panamako Hiria...
“Yo soy la locura” izeneko diskoa izan zen, 2011n, taldeak argitaratutako lehen lana, eta honek FestClásica saria eskuratu zuen. Ondoren, “Alma Mia” eta “Pegaso” izeneko diskoak ere argitaratu dituzte eta horiekin ere kritika ezin hobeak eta hainbat sari eskuratu dituzte.