ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza garaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle
Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.
Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.
Horrez gain, dantza taldeak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, azkena, Kaleko ikuskizun onenari 2018 Max saria “Meeting Point” ikuskizunarekin, zeinak 2017an Euskadiko kale ikuskizun onenaren saria ere irabazi zuen, Leioako “2017 Umore Azoka” jaialdian. Eta hori izango da, hain zuzen, Zumaian eskainiko duten ekitaldia.