Zubitxikia: loreontziak barandaren ordez

Baleike 2018ko abuztuaren 8a

Udala pasa den astean hasi zen Zubitxikian aldaketak ezartzen. Txomin Agirre kaiara eramaten duen aldean, errepidearen ertzeko baranda kendu eta haren ordez loreontziak jarri ditu. Neurri berbera hartu du errepidearen beste aldean, Galdonaren aurrean. 

Segurtasun aldetik erabaki honek kezkak sortu ditu herritar batzuen artean, are eta gehiago inguru horretan mugitzen den auto kopuru handia ikusita. Bestetik, oinezko batzuk hasi dira jada errepidea zubi erditik zeharkatzen zebra-bideak erabili beharrean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide