San Lorente auzoan jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunean. Zestoako eta Zumaiako udalek egun osorako egitaraua antolatu dute. 11:00etan meza egingo dute, bailarako hildakoen alde. 12:00etan, berriz, umeentzat entzierroa egingo dute Gorritiren zezenekin. Ondoren, ume jolasak egingo dituzte, eta Gorriti eta bere abereak izango dira auzoan. Txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.