Giro polita izan dute gaur San Lorenten

Baleike

San Lorentzo eguna ospatu dute gaur goizean San Lorenteko ermitaren bueltan. Mezaren ondoren, umeentzako jolasak, txakolina eta pintxoak izan dituzte. Giro ederra izan dute Zumaia eta Zestoa artean dagoen paraje honetan. 

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Hemen ikus dezakezue goizeko argazki sorta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide