Arroa Beheko txirrindulari bat hil da Errioxan

Baleike

Arroa Beheko bizilagun bat hil da gaur Errioxako Ojacastro herrian, bizikletan zihoala bihotzekoak jota.

I.O. da hildakoa, 40 bat urteko mutila. Mendiko bizikletaz zihoan Ojacastro eta Ezcaray lotzen dituen errepidetik, ondoeza igerri duenean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, tamalez ezin izan dute bizitza salbatzeko ezer egin. Zorigaiztoko albisteak samin handia eragin du Arroa Behean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide