Bera Bera garaile Pulporen udako torneoan

Baleike

Goi mailako bi taldek jokatu dute aurten ere Pulpok udan antolatzen duen partidan. Ohorezko mailako Bera Bera eta Zuazo izan ziren larunbatean aurrez aurre Lubakin.

 

Lehen minutuetako oreka laster hautsi zuen Donostiako taldeak, eta azkenean aise irabazi zuen, 32-21. Harmailetan jende asko bildu zen ikuskizunaz gozatzeko, eta bi taldeentzat partida ona izan da denboraldi berrirako prestaketa lanak fintzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide