Zuntz optikoa Estazioko eta Korta industriaguneetara heldu da

Baleike

Zuntz optikoa heldu da jada Zumaiako industriaguneetara. Maiatzaren 14ean Estaziokora eraman zuten eta uztailaren amaieran Joxe Mari Korta industriagunera heldu da.

Udalaren esanetan, Internet zerbitzu horren helburu nagusia da “bertako enpresen lana zein ekoizpena hobetu, indartu eta zabaltzen laguntzea, eskainitako zerbitzuak lehiakorragoak eta egungo egoera eta beharretara egokituak izan daitezen”.

Euskaltel enpresa da zuntz optikoa hedatzearen arduraduna eta jakinarazi duenez, Joxe Mari Korta eta Estazioko poligonoaz haratago, dagoeneko lanean dabiltza beste industriaguneetara ere zabaltzeko 2018a amaitu aurretik. Xeyra, Larrara eta Txikierdira, hain zuzen ere.

Udalak eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari eta bereziki Spri taldeari, Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziari, proiektua aurrera eramateko “diru-laguntzak eskaini eta zuntz optikoaren hedapen lanetan zuzenean eta aktiboki parte hartu izanagatik”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide