Iñigo Peña dominen bila aterako da gaurtik aurrera jokatuko den Munduko piraguismo txapelketan

Baleike 2018ko abuztuaren 23a

Portugalko Montemor o Velho herrian jokatuko da gaurtik aurrera sprint modalitateko Munduko piraguismo txapelketa. Bertan izango da Iñigo Peña zumaiarra bi probatan parte hartzen: K-2an eta K-4an, biak ere 1.000 metrotan.

Azken urte arrakastatsu hauetan bikote kide izan duen Francisco Cubelosekin arituko da K-2an. K-4an, berriz, Cubelosek, Ruben Millanek, Pelayo Rozak eta Peña berak osatuko dute ontzia. Bi probatan dominen borrokan sartzea izango dute helburua.

Lehen proba, K-2koa, goizeko 9:44an izango dute. Hiru txanda dira eta txanda bakoitzeko irabazlea zuzenean finalera pasatzen da. Txandako bigarren postutik zazpigarrenera arteko ontziak finalaurrekora pasako dira. Peñaren txandan zazpi parte hartzaile daudenez, finalerdietarako txartela ziurtatuta du, eta finalera zuzenean pasatzea ematen duen lehen postua lortzea izango dute helburu. 

Finalaurrekoak bihar goizeko 9:30etik aurrera jokatuko dira eta finalak bihar 15:00ak aldera.

K-4an, berriz, zuzenean finala jokatuko dute. Larunbatean izango da estropada hau, 13:26etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide