Azken jardunaldian erabakiko da zer lau bikote heltzen diren finalaurrekoetara

Baleike 2018ko abuztuaren 23a

[EGUNERATUTA] Itzurungo ligaxka amaitzeko jardunaldi baten faltan erabakitzeko dago zer bikote helduko diren finalaurrekoetara. Lehen bi postuak finkatuta daude, baina hiru bikote daude beste bi postuetarako lehian.

Atzo arratsaldean jokatu ziren ligaxkako zortzigarren jardunaldiko partidak, emaitza hauekin:

GOROSTOLA - SASIAIN, 22 / ETXABE-UNANUE, 14
ANTIA - OLIDEN, 22 / MARTIJA-ODRIOZOLA, 12
EIZAGIRRE - MENDIZABAL, 22 / MANTEROLA - TUMAS, 9

Lehen fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan honela dago sailkapena. 

1. OLIDEN-ANTIA: 12 (*)
2. GOROSTOLA-SASIAIN: 11 (*)
3. MARTIJA-ODRIOZOLA: 11
4. ETXABE-UNANUE: 10 (*)
5. EIZAGIRRE-MENDIZABAL: 9 (*)
6. LARRAÑAGA-ALCANTARA: 8 (*)
7. MANTEROLA-TUMAS: 8
8. SAIZAR-MARTIN: 6 (*)

(*) -> Partidu baten faltan

Gauzak horrela, eta azken jardunaldiaren faltan, lehenengo lau bikoteak izango dira finalaurrekoak jokatuko dituztenak. ANTIA-OLIDEN eta GOROSTOLA-SASIAIN bikoteek egungo 1. eta 2. postuak mantenduko dituzte: ANTIA-OLIDENek biharko partida galduta ere elkarren artekoa GOROSTOLA-SASIAINek galdu zuen. EIZAGIRRE-MENDIZABAL bikoteak, berriz, biharko partida irabazita ere ETXABE-UNANUEren eta MARTIJA-ODRIOZOLAren aurkako partidak galdu zituen.

Finalaurretako gurutzaketak daude erabakitzeko 3. eta 4. postuan geratuko diren bikoteak oraindik zehaztu gabe baitaude. Gerta daiteke 11 punturekin hiru bikote gelditzea 3 eta 4garren posturako. MARTIJA-ODRIOZOLA, ETXABE-UNANUE eta EIZAGIRRE-MENDIZABAL. Horretarako bihar ETXABE-UNANUEk galdu eta EIZAGIRRE-MENDIZABALek irabazi beharra dute. Hiruen arteko berdinketan egindako tanto gehien dituzten bi bikoteak pasako  lirateke aurrera. 

Bihar, 18:00etatik aurrera, honako partidak jokatuko dira:

ANTIA-OLIDEN / ETXABE-UNANUE
SAIZAR-MARTIN / LARRAÑAGA-ALCANTARA
GOROSTOLA-SASIAIN / EIZAGIRRE-MENDIZABAL

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide