Geroz eta gutxiago falta da ikasturte berriari heltzeko, eta urtero bezala, ikastaro eskaintza zabala antolatu dute kiroldegiko arduradunek herritarrentzat.
Astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte, goizez zein arratsaldez. Hiru hilabeteko ikastaroak izango dira guztiak; kasu honetan, lehen hiruhilekoa irailaren 24tik abenduaren 21a bitartean izango da. Irailaren 3tik aurrera eman ahal izango da izena, kiroldegian bertan.
Lehorreko ikastaroei dagokienez, cycling, pilates, aerobic, gap edota zumbako jarduerak egongo dira aukeran. Azken ikastaro honen kasuan, gainera, azken urteotan bezala, 6-15 urte bitarteko haurrentzat saioak ere eskainiko dira, adinaren arabera talde ezberdinetan banatuta.
Uretako jardueren kasuan, igeriketa ikastaroak eskainiko dira aurten ere, haur, gazte zein helduentzat, hori bai, adin eta igeriketa mailaren arabera multzokatuta.
Neguko ikastaroen eskaintza osoa ikusteko, egin klik hemen.