Goikoetxea eta Irastorza ziren faboritoak, baina hasiera ezin okerragoa izan zuten. 0-11 jarri ziren aurretik Olharan eta Etxeto. Setak erabakita zirudien, baina zumaiarra eta Bidartekoa 11 tantu egiteko gai izan ziren. 11-15 emaitzarekin amaitu zen lehen seta Olharan eta Etxetoren alde.
Bigarren setean 7-1 jarri ziren aurretik Goikoetxea eta Irastorza. Aurkariak bi tantutara heltzea lortu zuten, baina seta 15-10 emaitzarekin amaitu zen. Berdinketa hausteko set laburra ere Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi zuten 5-2 emaitzarekin.
Esan bezala, lehen aldiz irabazi du Goikoetxeak Miarritzeko txapelketa esanguratsu hau. Ezin esan gauza bera Irastorzaz: hamargarren Urrezko eskularrua irabazi du Bidarteko atzelariak.
Partida Canal Plusek eman zuen zuzenean. Hemen ikus dezakezue.