Boxeo eskolak irailean hasiko du kurtso berria

Baleike

Zumaia Cuban Boxing klubak antolatutako boxeo eskola irailean izango da bueltan. Helduen klaseak irailaren 3an hasiko dira, eta haurrenak irailaren 11n. 

Helduei dagokionez, goizeko klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 10:35-11:45 ordutegian. Arratsaldekoak, berriz, asteartetan eta ostegunetan izango dira, 19:15-20:45 ordutegian.

Haurren klaseak, aldiz, asteartetan eta ostegunetan izango dira, irailaren 11tik aurrera, 18:15-19:15 ordutegian. 

Boxeo eskolan izena eman nahi dutenek telefono honetara dei egin dezakete: 606 10 76 33 (Ruben).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide