Zumaiakoren bi taldek lagunartekoak jokatuko dituzte bihar

Baleike

Argazkia: Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiakoren taldeak aurredenboraldiko lagunarteko partidak jokatzen hasiak dira. Asteazkenean gorengo mailako taldeak Oriokoren aurka jokatu zuen Aita Marin. Aukera batzuk izan zituen, baina partida husnako berdinketarekin amaitu zen. 

Zumaiako futbol taldeko beste bi taldek izango dituzte bihar lagunarteko partidak Aita Marin. Goizeko 10:00etan jubenil mailako taldea Zestoaren aurka arituko da. Bi ordu geroago, 12:00etan, lehen mailako kadeteen txanda izango da; hauek Orioko izango dute aurkari. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide