Peñak eta Cubelosek Mundialeko finala jokatuko dute K-2an

Baleike 2018ko abuztuaren 24a

Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatutako K-2ak 1.000 metroko finala jokatuko du. Arratsaldean jokatuko da estropada, 16:44an. 

Goizean jokatu dira K-2 1.000 metroko bi finalaurrekoak. Peña eta Cubelos lehenengo txandan aritu dira. A Finalean sartzeko lehen hiruren artean sartu behar zuten, eta osta-osta izan bada ere, finalerako txartela lortu dute. Hirugarren sailkatu dira bere finalaurrekoan, australiarren eta frantziarren aurretik. 

A finala Portugalko 15:44an jokatuko da; hemen 16:44ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide