Haurrak protagonista, San Bartolome jaietako lehen egunean

Baleike

Jolas eta puzgarriak, apar festa eta haurren herri bazkaria izan zituzten atzo Oikian, San Bartolome jaien lehen egunean. Bertso erronka jokatu zuten arratsaldean, eta oikiarrak nagusitu ziren zumaiarren eta getariarren aurkako saioan. 

Haurrak izan dira nagusi Oikian San Bartolome jaietako lehen egunean. Goizean goiz puzgarriak eta jolasak izan zituzten Atracciones Sanzen eskutik, eta ondoren, apar festa egin zuten jai giroan. 

Arratsaldean XXII. Karrikotxe jaitsiera jokatu zuten. Txokolatadan indarrak hartu ondoren, Bertso Erronkaren III. jardunaldiari ekin zioten oikiarrek, zumaiarren eta getariarren aurka. Auzotar ugari gerturatu zen bertsoez gozatzera, eta bertakoak gailendu ziren saioan. 

Gaur, San Bartolome Egunez, asto probak izango dituzte: Peio Etxabe (Kimi), Valentun Eizagirre, Ander Etxabe (Irrintzi) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur) arituko dira jokoan. Ostolaza eta Narbaizaren erromeriak biribilduko du eguna. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide