Goikoetxea eta Ekhi osta-osta sailkatu ziren Grand Slamera. Zumaiarra laugarren aurrelari onena izan zen, Olharekin berdinduta, baina hark baino average hobeagoarekin. Ekhi, berriz, laugarren atzelari onena zen masterren ondoren.
Atzoko finalaurrekoan masterretako aurrelari eta atzelari onenen aurka neurtu ziren, Mikel Egiguren eta Nicolas Etxetoren aurka, hain zuzen ere. Printzipioz hauek ziren faboritoak, baina Goikoetxeak eta Ekhik erraz irabazi zuten, bi setetan: 6-15 eta 9-15.
Abuztuaren 28an jokatuko da bigarren finalaurrekoa, eta han ere zumaiar bat izango da: Imanol Lopez, alegia. Masterretako bigarrenak, Aritz Erkiaga eta Eric Irastorza, hirugarrengoen aurka arituko dira: Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopez. Finala, berriz, abuztuaren 30ean jokatuko da.
Asteburu honetan Jai World Tourreko bi Master Series jokatuko dira, Zumaian eta Donostian.
Gaur, Zumaiako Aitzuri frontoian, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Masters Serieseko lehen finalaurrekoa jokatuko dute Egiguren-Lopez eta Zulaika-Minvielle bikoteek. Aurretik, gazteen arteko partida jokatuko dute. Bigarren finalaurrekoa datorren ostiralean jokatuko dute.
Atseden handirik hartu gabe, bihar, 18:00etan hasita, Donostiako Masters Serieseko bi finalaurrekoak jokatuko dituzte. Lehen partidan Alberro eta Imanol Lopez, Zulaika eta Irastorzaren aurka arituko dira, eta bigarrenean Egiguren eta Etxeto, Olha eta Inzaren aurka.