Jai giroa izan da nagusi San Bartolome Egunean

Baleike 2018ko abuztuaren 25a

Pilota partidak eta asto probak jokatu zituzten atzo, San Bartolome Egunez. Euskal Jaia ospatuko dute gaur, eta bertako baserrietako sagardo dastatzeak hartuko du plaza arratsaldean.

Atzo, San Bartolome Egunez, ohiko meza nagusia izan zen Oikian. Jarraian, pilota partidak jokatu zituzten frontoian: Zubiria - Bikuña bikotea gailendu zen Alberdi - Aizpururen aurkako norgehiagokan, markagailua 22 eta 21 utziz. Larrañaga - Etxabe bikoteak, aldiz, 22 eta 17 irabazi zuen Gurrutxaga - Beristainen aurka. 

Arratsaldean asto probek hartu zuten plaza, eta ikusle ugari bertaratu zen saioa jai giroan ikustera. Valentin Eizagirreren astoa nagusitu zen; Peio Etxaberen, Ander Etxaberen eta Iñaki Muniosororen astoen aurkako proban.

San Bartolome jaietako Euskal Jaia ospatuko dute gaur. Egun osoan zehar, ohiturari jarraiki, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan ibiliko dira bertako gazteak. Arratsaldean, aldiz, bertako baserrietako sagardo dastatzea izango da plazan. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide