Bihar da Zumaia-Lizarra ibilaldi zikloturistan izena emateko azken eguna

Baleike 2018ko abuztuaren 26a

Urtero bezala, Lizarrara (Nafarroa) ibilaldia antolatu du Zumaiako Zikloturisten Elkarteak irailaren 1erako. 

Goizeko 7:30ean Pulpo elkartearen aurrean elkartuko dira ibilaldiari hasera emateko. Zumaian hasi eta Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubi, Salbatore, Mutiloa eta Zegama igaro ondoren, Otzaurte gainera iritsiko dira. Otzaurten hamaiketakoa egingo dute, indarrak berreskuratzeko. Otzaurtetik Altsasura jeitsiko dira, ondoren Urbasara igotzeko. Jeitsiera Lizarrara eta bertan atsedena eta bainua hartuko dute bertako igerilekuetan.

Bazkaria Lizarran dagoen Casanova jatetxean izango dute. Bazkari oparoaren ondoren, autobuses itzuliko dira Zumaira.

Bihar arte eman daiteke izena. 45 euro ordaindu beharko dituzte bazkide direnek; gainontzekoek, 55 euroren truke har dezakete parte. Laboral Kutxan sartu behar da dirua, izena eta abizena adieraziz, kontu zenbaki honetan: 3035 0037 49 0370022208.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide