Zumaiakoren taldeak nagusi asteburuko lagunartekoetan

Baleike

Argazkia: Zumaiako Futbol Taldea

Aurredenboraldian murgilduta dauden Zumaiakoren bi taldek lagunarteko partidak jokatu zituzten larunbatean Aita Mari futbol zelaian. Biak ere nagusi izan ziren jokatutako partidatan. 

Hasteko, jubenil mailako Zumaiako eta Zestoa neurtu ziren, eta gorriek irabazi zuten 3-0 emaitzarekin. Jarraian, lehen mailako kadeteen txanda izan zen. Hauek 8-0 emaitzarekin irabazi zioten Oriokori. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide