Oliden-Alkorta eta Sasiain-Gorostola bikoteek jokatuko dute Itzurungo finala

Baleike 2018ko abuztuaren 28a

Itzurungo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo Larretxoko frontoi txikian. Hala, erabakita dago zer bikotek jokatuko dituzten finala, eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagokak. Eguraldiaren iragarpenak direla medio, partidak ostiralera mugitu dira. 

Lehenengo partidan Sasiain-Gorostola eta Martija-Odriozola bikoteak neurtu ziren. Lehen zatian partida nahiko berdinduta joan zen (3-0, 3-3, 7-4, 8-5), bai jokoan, baita markagailuan ere. Hortik aurrera nagusitu egin ziren atzo gerriko gorria zeramaten Sasiain eta Gorostola (11-6, 15-7, 16-9, 17-11 eta 22-11). 

Bigarren partidan Oliden eta Alkorta (Antiaren ordez jokatu zuena), Etxabe eta Unanueren aurka aritu ziren. 2-0, 2-2, 7-3, 11-4, 12-5, 14-7, 18-10 eta 22-10 nahiko errez nagusitu ziren faborito bezala ateratako oikiar Oliden eta Alkorta. 

Txapelketako azken partidak, berez, bihar ziren jokatzekoak, baina eguraldi txarra dago iragarrita asteazkenerako eta data ostiralera arte atzeratzeko erabakia hartu dute. Hala, 3. eta 4. postuak eta finala erabakiko dituen partidak ostiralean jokatuko dira, 18:30etik aurrera, Larretxoko frontoian. 

Partidak hauek izango dira:

3. eta 4. postuetarako: MARTIJA-ODRIOZOLA / ETXABE-UNANUE.
Finala: OLIDEN-ALKORTA / SASIAIN-GOROSTOLA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide