Justa tabernak ostiralean itxiko ditu ateak

Baleike 2018ko abuztuaren 28a

Ostiral honetan Justa tabernak amaitutzat emango du bere ibilbidea eta horrenbestez, tabernako ateak behin betiko itxiko ditu.

Urte askotako lanaren ostean tabernako arduradunek negozioa ixteko erabakia hartu dute eta agur modura itxiera festa egingo dute. Ostiralean bertan tabernariek edaria zein pintxoak dohainik eskainiko dituzte 19:30-21:30 bitartean.

Justa taberna Udalaren jabegokoa den Kofradiako eraikinean dago. Udalak plazaratutako ohar batean adierazten denez, taberna honek ez ditu betetzen legeak ezarritako hainbat araudi eta espazio hori berriro zabaldu ahal izateko hainbat obra egin beharko lirateke. “Horregatik, aurrerantzean, bai tabernaren zein eraikinaren garrantzia aintzat hartuta, Udalak etorkizunera begira Justak utziko duen espazioari eman diezazkioken erabilera ezberdinak aztertuko ditu”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide