Hondarrezko izurdeak, dortokak eta krokodiloak egiten ikasi dute haurrek Santiagon

Baleike

Abiztuaren 14ko saioari jarraipena emanez, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerra izan da gaur Santiago hondartzan. 11:00etatik 14:00etara, izurdeak, dortokak edota krokodiloak egiten ikasi dute hainbat haur eta gurasok.

Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatu du saioa. Bakoitzak osatu nahi zuen eskulturaren irudia eman die haurrei Bastarrikak, eta pixkanaka, animali ezberdinen itxura hartu du hondar bustiak. Hona hemen tailerreko zenbait irudi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide