Oikia koloreztatu dute festen azken egunean

Baleike

Herriko taldeen arteko kirol jaialdia izan dute. Triki poteoaren ondoren, eta 'Fan&Go' taldearen erromeriak girotuko ditu kaleak. Koloretako suekin emango diete amaiera aurtengo San Bartolome jaiei, gauerdian. 

Bost egun jai giroan igaro ondoren, gaur, San Agustin Egunez, emango diete amaiera San Bartolome jaiei Oikian. Jai batzordeak antolatutako Blusa Eguna ospatu dute lehenbizikoz, eta jende ugari gerturatu da blusa koloretsuak soinean. 

Herriko taldeen arteko kirol jaialdia jokatu dute goizean, giro ederrean. Ostolaza eta Narbaiza igo dira oholtza gainera bazkalostean, eta trikiti doinuekin jarraitu dute arratsaldean ere, triki poteoan. Fan&Go erromeria taldeak jarriko du dantzan plaza iluntzean, eta gauerdian agurtuko dituzte aurtengo jaiak, Eskubeltz pirotekniak botako dituen koloretako suekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide