Larunbatean zabalduko dute Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea

Baleike 2018ko abuztuaren 29a

Irailaren 12ra arte eman ahal izango da izena, Turismo Bulegoan. Hurrengo egunean, hilaren 13an, parte hartzaileen artean zozketatuko dira estropada eguneko txanda eta batelak.

Irailaren 15ean ospatuko da Olarro Eguna, eta ohi bezala, gaztetxoen arteko estropada izango da goizean. Datorren larunbatean zabalduko dute kirol proban izena emateko epea, eta Turismo Bulegora jo beharko dute interesdunek, hilaren 12a bitarte. 

Parte hartzaileen zerrenda osatu ondoren, estropada txanda eta batela zozketatuko dituzte irailaren 13an. Turismo Bulegoan bertan izango da, 19:30ean, eta ezinbestekoa izango da gutxienez talde bakoitzeko ordezkari bat bertan egotea. 

Urtero udalak estropaden entrenamenduetarako ahalbidetzen duen batela erabiltzeko aukera izango da. Ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dute beren txanda erabiltzaileek, eta irailaren 1etik 14ra bitartean egin ahal izango dituzte entrenamenduak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide